Etxauriko mendietara joango dira Pagoetako mendizaleak datorren igandean

Juan Luis Romatet 2023ko mar. 20a, 12:29
Pagoetako kideak AƱarbera egindako irteeran. (Pagoeta Mendizale Elkartea)

Beste mendi irteera bat antolatu du Zarauzko Pagoeta mendizale elkarteak. Datorren igandean egingo dute, martxoaren 26an, eta oraingo honetan Etxauriko mendietara joango dira. 

Datorren igandekoa "igoera erraza eta oso polita" dela diote Pagoetako lagunek. Etxauriko eskalada-eskolako pareten ondotik joango dira, eguraldia lagun, Iruñeko eta Pirinioetako ikuspegiaz gozatuz.

Irteera honek duen ibilbide ikusgarriaz aparte, baditu berezitasun gehiago ere, antolatzaileen esanetan. Hala, kantauriar isurialdeko mendietako baso eta landaretza desberdina ikusteko aukera izango dela azpimarratu dute. "Etxauri gereziondoengatik ezaguna bada ere, ibilbidean ezpel zuhaitzak dira nagusi eta bada pago-baso eder bat. Hegazti ugari ikus daitezke eta, eskalada-eskola ezaguna izanik, eskalatzaileak ere izan ditzakegu bidean", nabarmendu dute.

Ibilbideak 14 kilometroko luzera izango du, eta 799 metroko desnibel positiboa. Egun osoko irteera honetan parte hartuko duen taldea goizeko 7:30ean abiatuko da Agueseko biribilgunetik. 

Irteerari buruzko xehetasun gehiago hemen aurki daitezke.