Zozketa

'Bizitzaren zuhaitza' haur antzerkirako lau sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak

Aritz Mutiozabal 2023ko mar. 20a, 15:45
'Bizitzaren zuhaitza' antzezlana.

Antzerkia familian egitasmoaren barruan, igande honetan izango ikusgai 11:30ean eta 12:30ean, Modelo aretoan. Zarauzko Udalak emanda, saio bakoitzerako bina sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak irakurleen artean. Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Bizitzaren zuhaitza 6 hilabetetik 4 urtera bitarteko haurrei zuzendutako lan sinbolikoa da, eta Aboon Teatre taldeak taularatuko du igande eguerdian, martxoaren 29an, Modelo aretoan, bi emanalditan: 11:30ean eta 12:30ean. Zarauzko Hitzak saio bakoitzerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean, Zarauzko Udalaren eskutik.

Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleak ostiralean jakinaraziko ditu Zarauzko Hitzak.