Zarauzko Ernaik apirilaren 6tik 9ra Elorrion egingo den Gazte Topagunea aurkeztu zuen larunbat arratsaldean. Aurtengoa berezia izango dela aurreikusi dute; izan ere, hamar urte bete berri ditu Ernai gazte erakundeak.
Aurkezpenaz gain, murala margotzen aritu ziren Musika Plazako kioskoan, luntxaz gozatu zuten, eta 23:00etatik aurrera zuzeneko musika izan zuten Arranon: Herena taldeak kontzertua eskaini zuten eta DJ Manuela ahizpek girotu zuten ondoren.
ZARAUZTIK ARI GARA!
— Zarauzko Ernai (@ZarauzkoErnai) March 19, 2023
Earra izantzan atzokua! Eskerrik asko gerturatu ziñaten danoi, bereziki Herena taldiai ta Manuela Ahizpai❤️🔥 pic.twitter.com/TW8PEIqB4B