Jira-Bira txirrindularitza klubak aurkezpen ekitaldia egingo dute ostegun honetan Modelo aretoan, 19:00etan. Berrikuntza gisa, sortu berri den emakume taldea aurkeztuko dute. Momentuz, bost txirrindularik osatzen dute taldea: Eli Thomas eta Eli Eizagirre zarauztarrak, Ainhoa Usandizaga aiarrak, Ohiane Ezpondak (Hernani) eta Paula Suarezek (Gasteiz).
Gizonezkoen taldean, berriz, hamasei txirrindulari arituko dira aurtengo lasterketetan, eta horietatik hamahiru izango dira 23 urtez azpikoak.
Ekitaldian Jaime Ugarte omenduko dute.