Digitalizazioaren inguruko ikastaroak eskainiko ditu UKUEk datozen hilabeteetan

Mireia Galarza Bastida 2023ko mar. 22a, 08:30

Guztira zazpi ikastaro eskainiko dituzte, eta horien helburua izango da eraldaketa digitalaren alorrean "negozioak sentsibilizatzea eta teknologia berrien ezarpenean trebatzea". Saioak martxoaren 27an hasiko dira, ekainaren 12ra arte, guztiak ordu eta erdiko iraupenarekin.

"Eskualdearen eta, oro har, lurraldearen garapen eraginkorra eta orekatua bermatzeko asmoz", digitalizazioari lotutako hainbat ikastaro eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko enpresa eta autonomoentzat datozen hilebeteetan.

Guztira zazpi ikastaro eskainiko dituzte, eta horien helburua izango da eraldaketa digitalaren arloan "negozioak sentsibilizatzea eta teknologia berrien ezarpenean trebatzea". Honako hauek dira ikastaroak: Ibilbideen optimizazioa eta gehiago Google Maps-ekin; Soluzio berdeen eskariaren azterketa; Aurrekontuen kalkulurako tresnak, Erosketak eta inbentarioen kudeaketa; Nola handitu bezeroak eta salmentak, merkataritzan eta tokiko zerbitzu-establezimenduetan?, eta Zer da egokiena nire negoziorako, online saldu nahi badut? Webgunea, online denda edo plataformaren bidezko salmenta?

Saioak martxoaren 27an hasiko dira, ekainaren 12ra arte, guztiak ordu eta erdiko iraupenarekin. Gainera, UKUEko ordezkariek azaldu dutenez, Gipuzkoako Ingeniari Eskolarekin elkarlanean antolatu dituzte saioak OAPR Acelera Pyme programaren barruan. Aurrez aurre eskainiko dituzte formazioak UKUEren egoitza nagusian.