'Hodeien gaineko aldean' komikia aurkeztuko dute ostiralean Garoa liburu dendan

Onintza Lete Arrieta 2023ko mar. 22a, 13:31
Komikiaren ilustrazioetako bat. (Sandra Garayoa)

Doluaz eta suizidioaz ariko dira solasean Bertol Arrieta eta Sandra Garayoa egileak Aizpea Manterola psikologoarekin. Garoa liburu dendak eta Zarautz Herri Zaintzailea taldeak antolatu dute ekitaldia.

Ostiral arratsaldean Hodeien gaineko aldean komikia aurkeztuko dute Garoa liburu dendan Bertol Arrieta idazle zarauztarrak eta Sandra Garayoa ilustratzaile donostiarrak. Solasaldia ere egingo dute doluaz eta suizidioaz, eta haiekin ariko da hizketan Aizpea Manterola psikologoa.

Ekitaldia Garoa liburu dendak eta Zarautz Herri Zaintzailea taldeak antolatu dute, eta 18:30ean hasiko da.