Gipuzkoako Halterofilia Txapelketa jokatuko dute larunbatean Aritzbatalden

Jabi Gonzalez Toston 2023ko mar. 23a, 11:50
Zarautzen jokatutako Liga Nazionaleko jardunaldian parte hartu zuten ZKEko kirolariak. (Utzitakoa)

Hilaren hasieran Liga Nazionaleko lehen jardunaldia eta Euskadiko Senior Txapelketa izan zituzten ZKE halterofiliako kideak eta jarraipena eman nahi diete artean lortutako emaitza onei.

Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuak Gipuzkoako Halterofilia Txapelketa hartuko du asteburuan ZKE Halterofiliak eta Gipuzkoako Federazioak antolatuta. Bertan, Gipuzkoako hiru klubetako 60 pultsolarik hartuko dute parte eta horietatik 21 etxekoak izango dira. ZKE Halterofiliako kideak, alegia. Zehatu behar da, halaber, Euskadiko txapelketarako sailkapena ere izango dutela lehian.

Hori horrela, ZKE Halterofiliak bi helburu nagusi izango ditu: ahalik eta domina gehien lortzea, batetik, eta Euskadiko txapelketa jokatzeko sailkapena lortzea, bestetik. Ezinbestekoa, Espainiako txapelketa jokatu ahal izateko. Azken hori da, hain justu, ZKE Halterofiliaren urteko helburuetako bat, taldeko kirolariren batek Espainiako txapelketa lehiatzea.

Asteburuko hitzorduari begira zehaztu dute, era berean, doakoa izango dela sarrera eta egun osoa iraungo duela: 

  • 10:00etatik 11:30era. Gizonezkoak. ZKEk sei ordezkari izango ditu.
  • 11:30etik 13:00etara. Mistoa. ZKEko hiru gizon artiko dira.
  • 15:30etik 17:00etara.  Mistoa. ZKEko lau gizon eta emakume bat arituko dira.
  • 17:00etatik 19:00etara. Emakumezkoak. Bost ordezkari izango ditu ZKEk.
  • 19:00etatik 20:30era. Gizonezkoak. ZKEk bi ordezkari izango ditu
  • 20:30ean. Sari banaketa.

Emaitza onak martxoko lehen asteburuan

ZKE Halterofiliak martxoan antolatuko duen bigarren txapelketa izango da larunbatekoa; izan ere, hilaren 3an I Liga Nazionaleko Jardunaldia jokatu zuten Aritzbatalden. Klubeko sei taldek hartu zuten parte, eta lehenengoz emakumezkoen eta gizonezkoen talde kopuru bera aritu zen.

Lortu zituzten emaitzak, berriz, honako hauek izan ziren:

17 urtez azpiko nesken taldea, estreinakoz izan dira lehian eta 492 punturekin 5. postuan daude lehen jardunaldiaren ondoren

  • 17 urtez azpiko mutilen taldeak 835 puntu lortu zituen eta bosgarren sailkatua da, une honetan, iazko 6. postua hobetuta
  • Senior gizonezkoen lehen taldeak 1307 puntu lortu zituen, eta ongi hasi du lehen mailari eusteko erronka.
  • Senior emakumezkoen lehen taldeak 826 puntu lortu zituen eta laugarren sailkatuta dago hirugarren mailan. Iaz, zazpigarren postuan amaitu zuten.
  • Senior gizonezkoen bigarren taldeak 996 puntu eskuratu zituen eta 9 bederatzigarren postuan dago hirugarren mailan. Aurreko urtean ez zen taldea osatu. Zentzu horretan zehaztu behar da, emakumezko seniorrek ere osatu dutela bigarren taldea lehen aldiz.

Bestalde, hilaren 4an, Euskadiko Senior Txapelketan jokatu zuten Galdakaon eta ZKE Halterofiliako Erika Sanchez eta Imanol Citoresek lehen postua lortu zuten Imanol Zulaikaren gidaritzapean. Gipuzkoako Selekzioekin aritu ziren.