'El extraño' thrillerra izango da ikusgai gaurtik aurrera

Aritz Mutiozabal 2023ko mar. 24a, 11:45

Hainbat emanaldi eskainiko dituzte asteburu osoan Modelo aretoan; ordutegiei dagokienez, egokitzapen txiki batzuk egin ditu Kultura departamentuak.

Chloe Okuno zinegilearen estreinako filma da El extraño thriller poliziakoa. Neska gazte bat (Maika Monroe) apartamentu berri batera aldatu da bere senargaiarekin, eta aurreko eraikin batetik begiratzen dion gizon batek jazartzen diola sentitzen du.

Ikusleek horrela eskatuta eta publikoen ohitura nahiz joerak kontuan izanik, zinema ordutegian aldaketak egin direla jakinarazi du Kultura departamentuak. Astelehenetan bi saio egin ohi dira –bata, 17:00etan eta bestea, 20:30ean–, eta bigarren saioa ordubete aurreratuko dute: aurrerantzean 19:30ean eskainiko dute. Gauza bera astearteetako saio originalekin ere, hemendik aurrera 19:30ean izango dira.

EGITARAUA

Martxoak 24, ostirala
20:00. El extraño

Martxoak 25, larunbata
19:15. El extraño
22:15. El extraño

Martxoak 26, igandea
19:15. El extraño

Martxoak 27, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. El extraño
19:30. El extraño