Urtetako Pala Txapelketako finala jokatuko dute bihar

Aizpurua-Agirre eta Bikuña-Zubiaurre, bikote finalistak.

10:30etan hasiko da kirol ekitaldia, Urteta auzoko pilotalekuan.

Urtetako Pala Txapelketa azken txanpara iritsi da, eta bihar goizean finaleko partidak jokatuko dko dituzte, 10:30ean hasita. ZKEko Pilota sailak antolatuta, otsailean jarri zuten abian txapelketa eta 48 partida jokatu ondoren, Aizpurua-Agirre eta Bikuña-Zubiaurre bikoteak ariko dira nor baino nor txapela janzteko lehian.

Aurretik, Etxabe-Adurizek eta Unanue-Alkortak jokatuko dute kontsolazio finala, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko.