Astelehenean jasoko du Donostia Antzerki Saria 'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi' obrak

Aritz Mutiozabal 2023ko mar. 25a, 11:00
'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi' antzezlana.

Ekitaldia doakoa da eta gonbidapenak bihar goizetik aurrera eskuratu ahal izango dira Victoria Eugenia antzokiko leihatilan.

Kamikaz kolektiboaren eta Ttak teatroaren Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi antzezlanak irabazi du XXIII. Donostia Antzerki Saria. Hain zuzen ere, Iraia Elias zarauztarrak zuzendutako eta antzeztutako obra da hau, Amancay Gaztañaga zestoarrarekin eta Erika Olaizola azpeitiarrarekin batera; 2021ean estreinatu zuten.

Saria astelehen honetan jasoko dute, martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, Viktoria Eugenia antzokian. Ekitaldi hasieran 12.000 euroko sari ekonomikoa eta Ramon Zuriarrainen artelana jasoko du hiruko sortzaileak, eta, jarraian, obra taularatuko dute. Ekitaldi hasieran, era berean,  Patri Urkizu idazlea omenduko duteeuskal antzerkiari egindako ekarpenagatik.

Saria emateko ekitaldia doakoa izango da, baina aurrez gonbidapena eskatu beharko da. Hain zuzen ere, bihartik egongo dira eskuragarri Victoria Eugenia antzokiko leihatilan, 11:30etik aurrera.