Olatz Arrizabalagak eta Uxue Osesek irabazi dute Binakako Emakume Master Cup Txapelketa

Mireia Galarza Bastida 2023ko mar. 26a, 15:53

22-14 irabazi dute Arrizabalagak eta Osesek, Amaia Aldairen eta Nora Mendizabalen aurka. Finalaren hasiera nahiko parekatua izan bada ere, laister nagusitu dira gernikarra eta oñatiarra. 

Gaur eguardian jokatu dute Aritzbatalde pilotalekuan Binakako Emakume Master Cup Txapelketako finala, eta Amaia Aldairi eta Nora Mendizabali irabazi ostean, garaile izan dira Olatz Arrizabalaga gernikarra eta Uxue Oses oñatiarra.

Finalaren hasiera nahiko parekatua izan bada ere, laister erakutsi du Arrizabalagak  bere maila, eta 4-10 aurreratu dira markagailuan. Aldaik eta Mendizabalek ez diete barkatu, eta markagailuan 10-11 jartzea lortu dute.

Partidaren bigarren zatian, ordea, balantza Gernika eta Oñati aldera mugitu da berriro, eta Aldaik eta Mendizabalek ezin izan dute gehiegi estutu. Horrenbestez, markagailua 22-14 zela amaitu da partida, Arrizabalaga eta Osesen garaipenarekin. 

Aurretik lehiatu dira Etxegarai-Gaminde eta Larrarte.-Capellani bikoteak, eta lehia estua eta gero, 18-17 irabazi du lehen bikoteak.