Udan Arranopolan emanaldia eskaintzeko deialdia herritarrei

Aritz Mutiozabal 2023ko mar. 27a, 10:05
Arranopolako udako kontzertu bat. (Arranopola)

Interesa duten musika talde, bakarlari eta bestelako artistek arranopolazarautz@gmail.com posta elektronikora bidali dezake mezua.

Arranopola kultur elkarteak makina bat kultur ekitaldi egiten ditu urtean zehar, eta horietako bat udako zuzeneko emanaldiak izaten dira. Hain justu ere, Zarauzko musika talde, bakarlari eta bestelako artistei bere oholtza eskaini nahi die aurtengo ekitaldirako antolatu dituen saioetan parte hartzeko.

Emanaldiak uztaileko zein abuztuko ostegunetan izango dira, iluntzean, Musika Plazan. Egitasmoan parte hartzeko interesa duten herritarrek Arranopola elkartearekin jar daitezke harremanetan arranopolazarautz@gmail.com posta elektronikora idatzita.