Zeozertan dabil baina ez dakit zertan Metrokoadroka Sormen Laborategiaren antzezlana da, eta egongela batean dauden hiru lagunek –Maite Aizpurua, Edurne Azkarate eta Javier Barandiaran aktoreek– zera galdetuko diote beren buruari: "Familia bat al gara?".
Ostiral honetam izango da emanaldia, 20:00etan hasita, eta Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean, Zarauzko Udalaren eskutik. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleak ostegunean jakinaraziko ditu Zarauzko Hitzak.