Lau komun autogarbitzaile berri jarri dituzte Zarautzen

Erredakzioa 2023ko api. 2a, 13:20
Instalatu berri duten komun autogarbigarrietako bat. (Juan Luis Romatet)

Horiek guztiak "Aste Santurako martxan jartzea" aurreikusten dute; aurrerago instalatuko dituzte automatikoki garbitzen diren beste bost komun.

Zarauzko Udalak herrian zehar bederatzi komun autogarbigarri berri jartzeko lanak jarri zituen martxan, duela hilabete batzuk. Komun hauek instalatzeko aurreikusitako guneetan egin beharreko obra zibila behin gauzatuta, automatikoki garbitzen diren lau komun publiko jarri dituzte aste honetan bertan aurreikusitako tokietan: Lapurdi kalean, haur jolas parkearen ondoan; Herrikosoro kalean, Frantzesbidea zubiaren ondoan; Itxasmendin, kirol gunean eta Higer kalean, Nafarroako bus geltokiaren ondoan, hain justu ere.

Horiek guztiak "Aste Santurako martxan jarri ahal izango direla aurreikusten dugu", adierazi du Iban San Martinek, Zerbitzu eta Azpiegitura zinegotziak. Falta diren komunak, berriz, "iritsi ahala" instalatuko dituztela jakinarazi du. Besteak beste, Mitxelena kalean, Iñurritzako parkean, Malekoian , Asti aisialdi gunean eta Salberdineko urbanizazio berriaren inguruan jarriko dituzte.