Zarauzko Udalak 10.000 euroko dirulaguntza eman dio Zaporeak Elkarteari. Elkarteak jasotako dirua, Lesbos uhartean egiten duen laguntza solidarioari jarraipena ematen laguntzeko baliatuko du.
Zaporeake elkarteak zehazki uharteko Kara Tepe errefuxiatu gunean lan egiten du bertan dauden pertsonei elikadura osasuntsua emateaz arduratzen da; egunean otordu bat emanaz. Gaur egun elkarteak gune honetako errefuxiatuen %90ari ematen dio jaten eta asmoa da bertako pertsonen osotasunari zerbitzua ematea. Helburu horretan laguntzeko, bideratuko dio Zarauzko Udalak 10.000 euroko dirulaguntza.