Plaieroak 2022-2023

Hondartzako futbol txapelketako jardunaldian izan diren emaitzak

Juan Luis Romatet 2023ko api. 3a, 12:30

Negu giroarekin jokatu ziren igandean Zarauzko hondartza futbol txapelketako partidak. Jardunaldi honen ondoren erabakita geratu da zer neurketa izango diren finalerdietan. 

Zarauzko hondartza futbol txapelketako partidak jokatu ziren atzo, igandean. Jokalariek ez zuten baldintza onenak izan jokatzeko, negu giroa izan baitzuten. Emakumeen kasuan, finalerdien joaneko jardunaldia jokatu da. Gizonen kasuan, erabakita geratu da zer taldek jokatuko dituzten taldeek. 

Hauek dira atzoko jardunaldiak eman zituen emaitzak:

Senior neskak: XVIII. Emilio Olazabal Kopa

Itxas-Lur Taberna, 0 – Mayflower, 2

Shelter-Pukas, 2 – Euskalduna taberna, 2

Senior neskak: III. Maria Jauregi Liga

Orbela-Limoss, 3 – Talai-Mendi Kanpina, 1

Kebidek, 2 – Kirkilla-Enea Jatetxea, 1

Senior Mutilak: LXXVIII. Paco Urquia Liga

Balearri, 3 – Celso Castro, 2

Euskalduna Taberna, 1 – Asti Pinturak, 2

Telesforo Erretegia, 3 – Asergroup, 2

Kosta Hortz Klinika, 5 – Arrano Taberna, 2

Senior Mutilak: XXVIII. Juan Irigaray Kopa

Otamendi, 7 – Garcia Edari Banaketak, 2

Dean Team, 2 – Ulacia Bidaiak, 5

Tivoli Taberna*, 2 – Mamba FC, 2

Kirkilla-Enea Jatetxea*, 0 – Pukas-Shelter, 0

* Penaltietan sailkatua.

Finalerdiak erabakita

Apirilaren 23an jokatuko dira plaieroetako finalerdiak, gizonen taldeei dagokionez. Norgehiagokak hauek izango dira:

Paco Urquia Ligan

Balearri-Astillero vs Asti Pinturak

Telesforo Erretegia vs Kost Hortz Klinika

Juan Irigarai Kopan

Otamendi vs Ulacia Bidaiak

Tivoli Taberna vs Kirkilla-Enea Jatetxea

Emakumeen txapelketen kasuan, itzulerako partidak jokatuko dira.