Jakoba Errekondok hitzaldia emango du Merkatu plazan

Onintza Lete Arrieta 2023ko api. 15a, 13:03
Jakoba Errekondo. (Zarautz.eus)

Merkatua Bizirik elkarteak antolatu du solasaldia apirilaren 20rako, ostegunarekin. Arratsalde partean izango da hitzaldia, eraikineko lehenengo solairuan.

Merkatua Bizirik elkarteak hitzaldia antolatu du datorren ostegunerako, hilak 20. 18:00etan hasita, Merkatu plazako lehenengo solairuan Jakoba Errekondo agronomo eta paisajista ezaguna izango da solasean herritarrekin.

Garaian garaikoa, bertan bertakoa izena jarri diote hitzaldiari, eta elkarteak herritarrak gonbidatu ditu ekitaldira bertaratzera.