Jarri dute zubi berria Iñurritzako biotopoan

Jabi Gonzalez Toston 2023ko api. 18a, 16:30
Finkatu dute Iñurritzako biotopoko zubi berriaren egitura. (Aritz Mutiozabal)

Egitura finkatu dute, baina oraindik ez dago erabilgarri atontze lanak ez dituztelako guztiz amaitu.

Hasi da forma hartzen Iñurritzako biotopoko zubi berria. Construcciones Mariezcurrena SL enpresa ari da muntaketa egiten eta dagoeneko finkatu dute zubiaren egitura izango dena. Joan den astean hasi zituzten horretarako lanak eta ikusmin handia sortu zuten hondartzan deskargatu zutelako egitura. Bertatik eraman zuten biotoporaino.

Edonola ere, zubia oraindik ez dago erabilgarri, zeren, azken atontze lanak falta zaizkio. Zentzu horretan, gogoratu behar da urtarrila erdialdean itxi zutela bidea lanak hiruzpalau hilabetean bukatzeko aurreikuspenarekin.

Erlazionatuak