Energia aukerei buruzko solasaldia egingo dute arratsaldean Arranon

Jabi Gonzalez Toston 2023ko api. 19a, 09:30

Arranopola kultur elkarteak antolatu du saioa eta gaiarekin lotura estua duten hiru lagun izango dira hizlariak.

Arranopola kultur elkarteak antolatuta, energiaren gaia aztertzeko saioa izango da gaur, 18:30ean, Arranon, Astintzen. Desberdin bizitzeko eskola egitasmoaren barruan. Energia aukerak arakatuz deitu dute hitzaldia eta hiru hizlari gonbidatu dituzte azalpenak eman ditzaten: Iratxe Arriola Eako alkatea, Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkidea eta Alex Lopez Goiener Kooperatibako kontseilu errektoreko kidea.