Plaieroak 2022-2023

Eskolarteko neska-mutilek ere finalerdiak izan dituzte jokoan

Aritz Mutiozabal 2023ko api. 23a, 17:25

Bi txandatan jokatu dituzte partidak LH 5. eta 6. mailako ikasleek, eta kiroltasuna nahiz familia eta lagunarte giroa izan da nagusi.

Hondartzako Futbol Txapelketako helduek ez ezik, eskolarteko ikasleek ere finalerdietako jardunaldia jokatu dute gaur eguerdian Zarauzko hondartzan. LH 5. eta 6. mailako nesken, mutilen eta talde mistoak aritu dira nor baino nor maiatzaren 6an izango den final nagusira sailkatzeko.

Bi txandatan aritu dira jokoan; batzuk 12:30ean, eta besteak, ordubete geroago, 13:3oean. La Salle, Salbatore Mitxelena Ikastola, Orokieta, Antoniano, Lardizabal, Iturzaeta, Orioko Ikastola eta Zaraguetako taldeak gogotik aritu dira hondartzako futbolean, gurasoen eta lagunen animoak lagun zituztela.

Lehia ororen gainetik, ohi bezala, lagunartea eta eskola kiroleko balioak izan dituzte presente uneoro.

Erlazionatuak