Gaur egingo dute Iñurritzako etxebizitza babestuen zozketa

Jabi Gonzalez Toston 2023ko api. 26a, 17:25

Babes ofizialeko 24 etxebizitza eta tasatutako 36 zozkatuko dituzte 17:30etik aurrera eta zuzenean jarraitu ahalko da Zarauzko Udalaren nahiz etxebizitzak eraikiko dituen Amenabar konpainiaren webguneetatik.

Amenabar eraikuntza enpresak Inurritzan eraikiko dituen etxebizitza babestuen zozketa gaur egingo dute Modelo aretoan. 17:30ean hasiko da zozketa eta streaming bidez ere jarraitu ahalko da zuzenean. Udalak nahiz Amenabarrek horretarako aukera ahalbidetu dute lotura honetan.

60 etxebizitza zozkatuko dituzte, guztira: 24 babes ofizialekoak eta 36 tasatuak.