Iñurritzako etxebizitzen zozketako esleipendunen zerrendak argitaratu dituzte

Aritz Mutiozabal 2023ko mai. 5a, 10:15
Etxebizitzen zozketa, Modelo aretoan. (Mireia Galarza Bastida)

Hona hemen ikusgai zozkatu zituzten 60 etxebizitza babestuen emaitzak.

Iñurritza Berria eremuan eraikiko diren 60 etxebizitza babestu zozkatu zituzten apirilaren 26an, Modelo aretoan; horietatik 24 erregimen orokorreko etxebizitza sozialak izan ziren, eta 36 tasatuak. Orain, Zarauzko Udalak zozketan esleituriko etxebizitzen zerrendak eman ditu argitara.