Nekazaritzari buruzko solasaldia egingo dute arratsaldean Arranon

Erredakzioa 2023ko mai. 10a, 12:00
Ametsola Etxalde Ekologikoko kideak. (Hitza)

Arranopola kultur elkarteak antolatu du saioa eta gaiarekin lotura estua duten bi lagun ariko dira solasean.

Arranopola kultur elkarteak antolatuta, nekazaritzaren gaia aztertzeko saioa izango da gaur, 18:30ean, Arranon, Astintzen. Desberdin bizitzeko eskola egitasmoaren barruan.

Nolako nekazaritza, halako Euskal Herria izenburua jarri diote hitzaldiari, eta bi lagun gonbidatu dituzte azalpenak eman ditzaten:  alde batetik, Mirene Begiristain ekonomialaria eta agroekofeminismoan ikerlaria, eta bestetik, Julen Zulaika nekazaraia eta Ametsola nekazal proiektuko kidea.