Larunbatetik aurrera hasiko dira girotzen Santa Marinan

Aritz Mutiozabal 2023ko mai. 11a, 10:00
Santa Marina jaien iazko hasiera. (Hitza)

Ohiko ildo beretik eta Zarauzko Alde Zaharra girotzeko ardura hartuta, Santa Marinako Komisioak santamarina oparoak antolatu ditu bi asteburutan banatuta.

Asteburu honetan emango diete hasiera Santa Marinako jaiei; batik bat, igande eguerdian leherraraziko dutelako hasiera emateko txupinazoa. Aurten, gainera, Zarauzko Udal Musika Banda gonbidatu dute kaleko bandera igotzeko.

Ohiko danborrada klasikoa datorren astean izango da, maiatzaren 19an, baina Santa Marina Eguna bi egun geroago egingo dute. Bien bitartean, ez dira faltako haurrentzako lasterketak, mus txapelketa, pilota txapelketa, dantzaldiak eta abar.

Maiatzak 13, larunbata

10:00. XXXII.Pilota Txapelketa. La Salle Zaharreko frontoian txapelketaren finalerdiak jokatuko dituzte. Euria egiten badu, Gaztelekuko pilotalekuan.
16:00. Santa Marinako XL. Mus txapelketa. Izen-ematea Santa Marinako plazatxoan, 15:30etik aurrera.
19:30. Slow Times Blues Band taldearen emanaldia.

Maiatzak 14, igandea

Egunean zehar. Haurrentzako puzgarriak
10:30. Gazteentzat XLIV Marrazki eta pintura lehiaketa kalean eta Arts & Cra s with Up English. 
11:30. Marrazki lehiaketako opari banaketa.
12:30. Txupinazoa. Kanpai-errepika eta banderaren goratzea festak iragarriz, erraldoi eta buruhandiekin. Aurten Zarauzko Udal Musika Bandak igoko du bandera. Txistulari eta txarangak auzoko kaleak alaituko dituzte.
Jarraian. Auzoko kaleetan zehar poteo musikatua.
17:00. Apaxi ipuin kontalariaren emanaldia haurrentzat.
18:00. 6 urte bitarteko haurrentzat XIV. moto eta patinete karrerak.
Jarraian. Entzierro txikia kalean zehar.
Amaieran. Txokolatea banatuko da eta buruhandiak ibiliko dira kalean zehar.

Maiatzak 18, osteguna

17:30. LIII. Santa Marinako korrika txapelketa. 11 urtetik 14 urtera bitarteko neskentzat.
Jarraian. LXXI Santa Marinako korrika txapelketa. 11 urtetik 14 urtera bitarteko mutilentzat.
egidan. LIII. Santa Marinako korrika txapelketa. 7-10 urtera bitarteko neskentzat.
Ondoren. LVI. Santa Marinako korrika txapelketa. 7-10 urteko mutilentzat.
Gero. Buruhandiak auzoan zehar ibiliko dira eta Zarautz Trik Kultur Elkarteko trikitilariek auzoa alaituko dute.

Maiatzak 19, ostirala

10:00. La Salleko haurren danborrada txikia.
17:00. Jolasak Udal Gaztelekuko Haize Orratz taldearen eskutik. 12-18 urte artean. Izen-ematea 16:30-17:00 bitartean izango da Santa Marinako plazoletan.
19:30-21:00. Musika emanaldia Fan & Go taldearekin.
22:00. Santa Marina danborrada.
23:30. Musika emanaldiaren jarraipena Fan & Go taldearekin.

Maiatzak 20, larunbata

10:00. XXXII.Pilota Txapelketa.  La Salle Zaharreko frontoian txapelketaren finalak jokatuko dituzte.
11:00. Jubilatuentzako ohiko hamaiketakoa.
11:30. Jalgi dantza taldearen saioa.
12:30. XX. Patata tortilla lehiaketa. Tortillak 12:00etan, Santa Marinako tabernan aurkeztu beharko dira.
Eguerdian. Agosti ta Barrena musikariak auzoan zehar ibiliko dira.
17:00-19:00. Gauargi taldearen emanaldia gazte eta haurrentzat.
Jarraian. Elektrotxufla kale banda.
23:00. Musika emanaldia Oinutsik taldearekin.

Maiatzak 21, igandea

Goizean goiz. Kanpai-errepika eta itxaferoak eguna iragarriz.
09:30. Meza Nagusia Santa Marina ermitan.
Segidan. Goizeko Ihintza txistulariek auzoko kaleak alaituko dituzte.
Jarraian. Kirkilla jatetxeak eskainitako txokolate jana.
Goizean zehar. Trikitilariek auzoko kaleak alaituko dituzte.
11:00. Kantujira auzoan zehar Arrai-Zopa lagun taldearekin.
12:00. Txinpirin eta Zarazte abesbatzen saioa.
13:30. Parrilada.
18:30. DJ Arno musika festa YE Mambo Txikis dantzariekin batera.
Jarraian. Santa Marinako boletoen zozketa eta Urdaiazpiko apustuaren irabazlea iragarriko da.
Gauean. Festei amaiera emateko, Sardinaren ehorzketa.