Udal eta foru hauteskundeak 2023

Zarauzko EH Bilduk bere proposamenak aurkeztuko ditu auzoz auzo

Aritz Mutiozabal 2023ko mai. 12a, 14:00
Zarauzko EH Bilduren zerrendagaiak. (Zarauzko EH Bildu)

Guztira sei aurkezpen saio egingo ditu, eta lehena bihar eguerdian egingo du, Itxasmendi eta inguruko bizilagunei zuzenduta.

EH Bilduk hurrengo agintaldirako proposamenak aurkeztuko ditu datozen egunotan herriko auzoetan. Hitzordu horietan, Zarautzerako nahiz auzo bakoitzerako dituzten proposamenak aurkeztuko ditu.

EGITARAUA

  • Maiatzak 13, 12:00etan, Itxasmendin eta Eroskin.
  • Maiatzak 14, 12:00etan, Iñurritzan.
  • Maiatzak 15, 20:00etan, Urtetan.
  • Maiatzak 16, 18:30ean, Azken Portun.
  • Maiatzak 18, 18:30ean, Vista Alegren.
  • Maiatzak 22, 18:30ean, Aritzbatalden.