Mus txapelketa jokatuko dute gaur Santa Marina jaien barruan

Aritz Mutiozabal 2023ko mai. 13a, 12:00

15:30etik aurrera eman ahal izango da izena Santa Marinako plazatxoan; bikoteko 30 euro ordaindu behar da.

Santa Marinako jaiei gaur emango diote hasiera, eta, besteak beste, XL. Mus Txapelketa Azkarra jokatuko dute. Txapelketari 16:00etatik aurrera ekingo diote, eta ohiko dinamika izango du; hau da, lau erregetara, lau hamarreko eta lau ustelera jokatuko dute.

Izen Santa Marinako plazatxoan eman behar da, 15:30etik aurrera, eta bikote parte hartzaileak 30 euro jarri beharko ditu. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, lehen zortzi sailkatuentzat eta auzoko lehen bikotearentzako egongo dira sariak.

Bikote irabazleak 500 euro eta oroigarria jasoko du; bigarrenak, 240 euro eta oroigarria; hirugarrenak, 120 euro eta oroigarria; eta laugarrenak 60 euro eta oroigarria. Gainerako lau sailkatuek, bosgarrenetik zortzigarrenera artekoek, bi afari jatetxe babesleen eskutik. Auzoko bikote onenak ere afaria eskuratuko du.

Erlazionatuak