Euriak ez ditu zapuztu Santa Marina jaiak

Maria Maya Manterola 2023ko mai. 14a, 18:30

Zarauzko Bandak izan du aurtengoan Santa Marina jaietako bandera igotzeko ardura. Euria hasi duen arren, herritar ugari bertaratu da txupinazora.

Lege Zaharren Enparantzatik hasi, eta Santa Marina kalerainoko kalejiran bildu dira haur nahiz helduak gaur eguerdian. Izan ere, 12:30ean bota dute kalearen izen bera daramaten festak iragartzeko txupina, eta Zarauzko Musika Bandak igo du bandera, Iñigo Mantzizidor Mantxi bertsolariak haiei bertsoa eskaini ondoren. 

Ostegunetik aurrera jarraituko du jai giroak.