Txinpirin eta Zarazte abesbatzek udaberriko kontzertua emango dute Santa Marinan

Andrea Zipitria 2023ko mai. 16a, 14:30
Txinpirin eta Zarautz Txiki abesbatzak. (Zarautz Abesbatza)

Berrikuntza gisa, Iñurritzako parketik Santa Marina jaietan jarriko duten oholtzara lekualdatu dute udaberriko kontzertua. 12:30ean emango saio hasiera kantaldiari.

Zarautz Abesbatzako Txinpirin eta Zarazte abesbatzek kontzertua eskainiko dute maiatzaren 21ean, igandearekin.

Ia urtero, Iñurritzako parkean eman ohi dute kontzertu hau, eta aurten, Santa Marinako jaiarekin suertatu denez, bertako festatakoen borondatez, txertatu egin dute ekintza hau festaren egitarauaren barruan. Hala, Santa Marina jaietan jarriko den oholtzan izango da kantaldia, 12:30ean hasita.