Bertan behera utzi dute gaurko LGTBI+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguneko egitaraua

Jabi Gonzalez Toston 2023ko mai. 17a, 12:55

Orioko hilketa matxistaren ondorioz erabaki dute ekitaldirik ez egitea eta bat egin dute gertatutakoa gaitzesteko deitu dituzten protestekin.

Zarauzko Udaleko Parekidetasun departamentuak bertan behera utzi ditu gaurko LGTB+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguneran harira arratsalderako antolatutako ekitaldi guztiak atzo Orion gertatutako hilketa matxista dela eta. Hala, ez dituzte egingo 19:00etan abaitzekoa zuten Zarakatun Batukada Feministaren kalejira eta horren osteko bertso saioa. Halaber, Parekidetasun departamentuak azaldu du bat egiten duela hilketa gaitzesteko antolatu dituzten ekitaldiekin eta bertaratzeko deia egin dute.

Bestalde, asteburuan Billabonan bikote homosexual bati egindako erasoa ere gaitzetsi eta biktimei nahiz beraien senide eta lagunei elkartasuna adierazi nahi izan diete.