Zarauzko alde zaharra festetan da Santa Marina jaietako bigarren asteburuan bete-betean sartuta. Atzo eman zioten hasiera haurren korrika txapelketekin eta jende andana bildu zen, bai parte hartzeko, bai txikiak lasterka ikusteko eta animatzeko.
11 urtetik 14 urtera bitarteko neska-mutilak izan ziren lehiatzen lehenengoak eta bi bira eman zizkioten prestatutako zirkuituari. Ondoren, 7 urtetik 10 urtera bitarteko haurren txanda izan zen eta bira bakarra eman zuten hauek. Ehundik gora izan ziren parte hartzaileak, guztira.