'Las buenas compañías' filmak hartuko du Modeloko pantaila asteburuan

Bihartik astelehenera arte hainbat saio emango dituzte, Silvia Munten lanik berriena ikusi ahal izateko.

Silvia Munt zinegile katalana benetako gertakarietan oinarritu da Las buenas compañías filma lantzerakoan. Karga sozial eta aldarrikatzaile handiko lana, eta bertan hartu dute parte, besteak beste, Alícia Falcó, Elena Tarrats, Itziar Ituño, Ainhoa Santamaría eta María Cerezuela aktoreak. Era berean, Itziar Aizpuruk paper txiki bat du pelikulan.

Kritika onak jasotzeaz gain, hainbat aitortza ere izan ditu. Hain zuzen ere, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian publikoaren saria jaso zuen Las buenas compañías filmak, eta Malagako Zinema Jaialdian epaimahai gaztearen saria ere bereganatu zuen.

Sinopsiari dagokionez, "1976ko uda. Beak 16 urte ditu, eta herrialdeko aldaketa-giroarekin bat egiten du; emakume-talde batekin elkarlanean aritzen da kausa feminista ikusarazteko eta abortatzeko eskubidea onartzeko. Odolean sentitzen duen errebeldia bere barne mundua nahastuko duen ustekabeko sentimendu batekin nahastuko da. Hilabete hauetan zehar, Beak oso adiskidetasun berezia izango du Mirenekin, bera baino zertxobait zaharragoa eta familia onekoa den neska batekin. Bere konpromiso politikoak eta Mirenekin duen harremanak bere bizitzan mugarri izango den etapa bihurtuko dute uda hori".

Maiatzak 20, larunbata
19:15. Las buenas compañías
22:15. Las buenas compañías

Maiatzak 21, igandea
19:15. Las buenas compañías

Maiatzak 22, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Las buenas compañías
19:30. Las buenas compañías