Bertso-sorta

Zarauzko Beteranoen XX. Ibilaldia

Inaxio Uria 'Isasti' 2023ko mai. 20a, 15:00
Pagoeta Mendizale Elkarteko kideak Etxaurin. (PME)

Iparragirre abila dela doinuan, ondorengo bertso-sorta helarazi du Zarauzkohitza.eus atarira Inaxio Uria Isasti-k.

-1-
Pagoeta Mendi Elkarteak
ohiko beterano bira
aurten ere osatu berri du
ta honekin hogei dira
Desberdina,bitxia
Benetan berezia
Beraz joango naiz harira
Bitxikeriak alderatuaz
aurrekoeri begira (bis)

-2-
Ibilbidea zehatz zegoen
Urretxutik Loiolara
Hiru ataletan zatitua
Gustuen aukeran,hara!!
Hauek ziren baldintzak
Kilometro anitzak
Ohartuz badaezpada
Hamabost, bederatzi ta hiru
Bakoitzak bere erara (bis)

-3-
Bitxikeri bat aipatzekotan
bururatu zait kolpera
Hogei urteetan egin ditugu
hainbat mendi ibilera
Garaituz tipi-tapa
ordeka ta aldapa
Ta aurtengoan? Bai zera!!
Inoiz egin ez dugun bezala
goitik hasi eta behera!!(bis)

-4-
Bidai luzea hartu zutenak
Hogei lagunetik gora!!
Hemeretzi tunel igaroaz
barrura eta kanpora
Hortik pasatzen zena?
Garai batean trena
Beraz hartuaz denbora
hamaiketakoa Aizpurutxon
hortan badugu ganora (bis)

-5-
Erdibideko taldea berriz
Aizpurutxon oinez hasi
Hamar tunel igaro zituzten
orain ez banaiz nahasi
Bi zaratari saia
Euria ta ibaia
Argiro zuten ebatzi
Azken hau etengabea zenez
berak zuen irabazi (bis)

-6-
Bidai laburra egin zutenak
naiz iruditu seguru
Azkoititikan Loiolaraino
heltzea zuten helburu
Baina tunelik ezak
deuseztatuz babesak
Ze eguraldi!! Ze inguru!!
Goitik euria,behetik putzuak
blaituz oinak eta buru (bis)

-7-
Hiru taldeak elkartu ginan
Basilikan atarian
Baina burua jarririk noski
Kiruriko bazkarian
Berehala jangelan
dotore ta itzelan
eta ingurumarian
Aise eseri eta begiak
edari ta janarian

-8-
Bazkari egokia izan zen
Doinu aldetik isila
Bixenten trikitia ezean
giroa pixka bat hila
Eta Arantxa falta!!
Ez kriskitin ez kanta
Badugu jenda abila
eta ondoren abestu ziren
ohiko diren kanta pila (bis)