'Bakardadetik ikasi' hitzaldi praktikoa antolatu du Udaberri elkarteak

Aritz Mutiozabal 2023ko mai. 21a, 10:15

Ekainaren 1ean izango da, 10:00etatik 12:00etara, eta Argider Urbieta eskainiko du saioa eraikineko lehen solairuan.

Pandemiaren ondorioz, bakardadearen errealitatea areagotu egin da eta gaia hainbat ikuspuntutik lantzeko proiektu bat jarri du abian Caixabank entitate finantzarioak, hiru hitzaldi praktikoen bidez. Hain justu ere, Udaberri Jubilatuen Elkarteak gaiarekiko interesa agertu du, eta lehen hitzaldia ekainaren 1erako ezarri du; 10:00etan izango da, elkarteko lehen solairuan.

Argider Urbietak gidatuko du solasaldia; Udaberriko yoga irakaslea izateaz gain, azkeneko urte eta erdian bakardadearen gaia lantzen aritu da. Lehen saioan Bakardadetik ikasi gaiari helduko diote, eta alderdi praktikoak ezagutu eta lantzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.