Festak ez du etenik Santa Marinan

Aritz Mutiozabal 2023ko mai. 20a, 14:40

Santa Marina Eguna da gaurkoa eta izen bera daraman Zarauzko alde zaharreko kalean jaiak dituzte. Hori horrela hainbat ekitaldi izan dira gaur inguru horretan. Tartean, Jalgi dantza taldearen ikuskizuna.

Arratsaldean, Gauargi taldeak emanaldia eskainiko du gazteentzat eta haurrentzat, 17:30etik aurrera, eta, ondoren, Elektrotxufla elektrotxarangak herriguneko kaleak alaituko ditu festa zabaltzeko. Gauean, berriz,  Oinutsik taldeak emango du kontzertua.