Zarauzko anbulatorioko langileek ere aldarrikatu dute Osakidetzaren egoera hobetzeko beharra

Julene Frantzesena 2023ko mai. 20a, 09:30
Zarauzko anbulatorioko hainbat langile atzo egin zuten protestan. (Utzitakoa)

Osakidetzaren "desegitea" salatzeko eta langileentzako baldintza "duinak" eskatzeko, hainbat sindikatuk bi greba egun deituak zituen aste honetarako. Atzo, ostirala, osasun etxearen atarian protesta egin zuten Zarauzko anbulatorioko hainbat langilek.

Osakidetzako langileak grebara deituta zeuden ostegunean eta ostiralean, Osakidetzaren "desegitea" salatzeko eta langileentzako baldintza "duinak" eskatzeko. ELA, LAB, SATSE, CCOO, UGT eta SME sindikatuek egindako deialdiari bi protesta egun horietan emandako erantzuna desberdina izan da herri herri, eta Zarautzen, adibidez, anbulatorioaren atarira eraman zuten aldarrikapena behargin hainbatek.