Ulacia Zast taldeak EBA ligarako txartela lortu du

Aritz Mutiozabal 2023ko mai. 22a, 10:15
Ulacia Zast taldeko kideak garaipena lortu ondoren. (@Basketbasko)

Igoera faseko lauko finala irabazi du asteburuan. Final nagusiak Loiola Indautxu garaitu zuen 67-78ko emaitzarekin.

Gizonezkoan Lehenengo Mailako Sailkapen Fasea jokatu dute asteburuan Donostian, Aieteko kiroldegian, eta Ulacia Zast taldeak garaipena lortu du. Ondorioz, datorren denboraldian EBA ligan jokatzeko txartela erdietsi du Zarauzko gizonezkoen lehen taldeak.

Lauko finaleko formatuan jokatu zuten fasea, eta Ulaciak Valle de Egües hartu zuen mendean larunbatean, 57-67ko emaitzarekin. Igandeko final nagusian, berriz, 67-78 irabazi zion Loiola Indautxuri; ia-ia hasieratik aurretik joan ziren zarauztarrak markagailuan.

Bestalde, Gizonezkoan Bigarren Mailako Sailkapen Fasea ere jokatu da asteburuan, Bilboko La Casillan, eta Zast Zarautz bigarren geratu da, Unamunoren aurka 72-64 galdu ondoren finalean.