Udal eta foru hauteskundeak 2023

Itziar Murua bihar ariko da herritarren galderei erantzuten

Erredakzioa 2023ko mai. 22a, 15:30
Itziar Murua, Zarauzko EH Bilduren alkategaia. (Aritz Mutiozabal)

Bihar eguerdian izango da EH Bilduren alkategaia Zarauzko Hitzaren bulegoan, elkarrizketa digitalean parte hartzen. Herritarrek oraindik bidal ditzakete hautagaiarentzako galderak.

Datorren igandean, maiatzaren 28an, udal hauteskundeak izango dira, eta azken aste honetarako alkategaiekin elkarrizketa digitalak antolatu ditu Urolako Komunikazio Taldeak tokiko hedabideetan. Zarautzen EH Bilduren zerrendaburu Itziar Murua aurkeztu da prest elkarrizketa on line-an egiteko; gainerako alderdietako hautagaiek uko egin diote Zarauzko Hitzaren gonbiteari.

Hain zuzen ere, Itziar Murua bihar eguerdian erantzungo ditu herritarrek bidalitako galderak; EH Bilduren alkategaia 12:00etan hasiko da elkarrizketa digitala egiten. Duela astebete ireki zen Muruari galderak bidaltzeko epea, eta oraindik ere badago horretarako aukera.