Jira-Bira Eulen-Nuuk txirrindularitza taldeko emakumezkoen taldeak berriro lortu du podiumera igotzea asteburu honetan. Larunbatean Larrinben (Araba) jokatutako Emakumezkoen Euskadiko Txapelketan egin zuen Sara Alonsok lortutako hirugarren postuari esker. Taldeak azpimarratu duenez, balio handia eman diote lortutako brontzezko dominari baldintza meteorologikoak desegokiak izan zituztelako lasterketako 80 kilometroetan.
Gizonezkoek, berriz, Ataunen (Gipuzkoa) aritu ziren Euskaldun Txapelketako proban. Taldeak zehaztu duenez, Eulen-Nuukeko txirrindulariren bat beti izan zen lasterketa buruan, eta, horregatik "denboraldiko lasterketa onenetako bat" egin zutela adierazi du David Etxeberria zuzendariak. Gabriel Rojas izan zen taldeko lehenengo txirrindularia helmugan eta bosgarren postuan iritsi zen.