ZKEren asteburuko kirol agenda

Jabi Gonzalez Toston 2023ko mai. 26a, 11:00
Zarautz Rugby Taldearen 18 urtez azpiko taldea eta senior gizonezko sbiarren taldea elkarren aurkako lagun artekoa jokatu ondoren. (Haizea)

Zarautz Kirol Elkartearen taldeek asteburuan etxean jokatuko dituzten partiden zerrenda ikusgai dago.

Talde kirol gehienetako denboraldiak amaitu dira dagoeneko eta horren erakusle da Zarautz Kirol Elkartearen zazpi taldek baino ez dituztela hitzorduak asteburuan. Futboleko, eskubaloiko eta errugbiko taldeek jokatuko dituzte partidak bihar eta etzi artean.