Mari Luz Estebanek maiatzaren 30ean eskainiko du hitzaldia

Jabi Gonzalez Toston 2023ko mai. 27a, 11:00
Mari Luz Esteban antropologo feminista. (Wikipedia)

Joan den otsailean ematekoa zuen Andrezaharraren Manifestua hitzaldi-solasaldia eskainiko du Emakumeen* Etxean 18:30ean hasita.

Mari Luz Esteban antropologo feministak hitzaldia eta solasaldia eskainiko ditu datorren asteartean, maiatzaren 30a, Emakumeen* Etxean Andrezaharraren Manifestua poema liburua oinarri hartuta. Hala, otsailean ematekoa zuen, baina osasun arazoak tarteko bertan behera utzi behar izan zuten saioa datorren astean, egingo dute, azkenean.

Hitzaldi-solasaldiari lotuta, Estebanek berak idatzitakoa da Andrezaharraren Manifestua eta, bereziki, emakumeen zahartzeaz hitz egiten du, bereziki. Helburua da, Estebanek azalpenak eman ondoren bertaratuek ekarpenak egitea eta guztien artean eztabaidatzea. Sarrera librea izango da edukiera bete arte