'Marlowe' eta 'Alan giza antena' filmak emango dituzte asteburuan

Jabi Gonzalez Toston 2023ko mai. 27a, 09:00

Haurrei zuzendutako filma larunbat eta igande arratsaldean eskainiko dute, euskaraz, eta helduena gaurtik astelehenera bitartean, hainbat ordutegitan, ohi bezala.

Neil Jordan zinegile irlandarrak zuzenduriko Marlowe filma emango dute gaurtik astelehenera Modelo aretoan. Liam Neeson aktore ezagunak gorpuztuko duen Philip Marlowe detektibe pribatua izango da ikus-entzunezkoaren protagonista eta 30ko hamarkadan egongo da girotuta. Marlowek garaiko zinema izar ezagun baten alaba zen oinordeko erakargarri baten maitale ohia aurkitu beharko ditu.

Haurrek ere izango dute haiei zuzendutako zinema eskaintza gaur eta bihar. Alan giza antena animaziozko filma eskainiko dute, euskaraz, gainera. Filmaren izenetik ondorioztatu daitekeenez, Alan izango da protagonista eta udako oporraldian ezagutuko duen Britney estralurtarrarekin izango dituen gorabeherako kontatuko ditu, etxera itzultzen lagundu beharko baitio.

Maiatzak 27, larunbata
16:45. Alan giza antena
19:15. Marlowe
22:15. Marlowe

Maiatzak 28, igandea
16:45. Alan giza antena
19:15. Marlowe

Maiatzak 29, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Marlowe
19:30. Marlowe

Maiatzak 30, asteartea
19:30. Saio originala: La quietud en la tormenta