Marina Agouesen margolanak daude ikusgai Lukas ardotegian

Aritz Mutiozabal 2023ko mai. 27a, 12:30

Dozena bat koadro abstraktu paratu ditu futbolari ohiak, eta ekainaren erdialdera arte bisitatzeko aukera izango da.

Ipar kaleko Lukas ardotegia herriko artisten erakusleiho da, eta, oraingo honetan, sortzaile berri baten lanak jarri ditu erakusgai bere hormetan: Marina Agouesenak. Beste diziplina batean nabarmendu zen Agoues, goi mailako futbolean alegia, baina ezinegon artistikoak izan ditu betidanik, eta Lukas ardotegian paratu duen mostra ezinegon horren emaitza da.

Dozena inguru margolan bildu ditu, kutsu abstraktua dutenak, batzuk ilunagoak eta besteak koloretsuagoak, eta tarteka, hitz bakan batzuk italieraz. Erakusketa ekainaren 16a bitartean bisitatu ahal izango dute herritarrek.