Zozketa

Zarauzko Hitzak zozkatu ditu piano ikasleen kontzerturako sarrerak

Erredakzioa 2023ko mai. 26a, 15:15

A Tempo piano eskolakoek emanaldia eskainiko dute bihar eguerdian. Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bere irakurleen artean, eta baditu jada saridunen izenak.

Laura Bilbao irakasleak gidatzen duen A Tempo piano eskolak ikasturte amaierako kontzertua eskainiko du bihar, maiatzaren 27an. Hainbat ikasle Modelo aretoko oholtza gainera igoko dira pieza ezberdinak jotzera, binaka zein banaka, 12:00etatik aurrera.

Zarauzko Hitzak emanaldiaz gozatzeko bi sarrera bikoitz zozkatu ditu, Zarauzko Udaleko Kultura sailaren eskutik, eta hauek izan dira sarituak: Aitziber Mendigain Gibelalde eta Josefina Martinez Aristi.