Bueltan da berriro ere Mefsst! jaialdia

Aritz Mutiozabal 2023ko mai. 27a, 16:30
Ginger tadeak kontzertua eskainiko du Mefsst! jaialdian. (Maider Leturiaga)

Ekainaren 3an ospatuko dute egitasmoaren seigarren edizioa, Hiruputzu gaztetxean. Solasaldia, fanzine tailerra, bazkaria eta kontzertuak antolatu dituzte.

Sei urteko etenaren ondoren, Mefsst! Musika Errebolta Feminista jaialdia bueltan da, eta datorren ekainaren 3an ospatuko dute, Hiruputzu gaztetxean. Kontzertuetan emakumeek zuten presentzia eskasak elkartu zituen, eta ordutik musikaren arloa feminismotik begiratzen saiatu dira antolatzaileek. Aurten, jaialdiaren seigarren edizioan, ildo beretik joko dute, Jo Mari jo! lelopena.

Jaialdiari Sortuz grabitatearen aurka solasaldiarekin ekingo diote, 11:00etan, eta bertan ondorengoek hartuko dute parte: Miren Narbaiza, Eneritz Furiya, Ainhoa Plaza (Nize)eta Intza Arakistain (Nize). Jarraian, 12.30etik aurrera, fnazine tailerra antolatu dute, eta ordubete geroago, 13:30ean, Airuren kontzertua.

Eguerdian, 15:00 aldera, bazkari legea izango dute, eta bertaratu nahi dutenek mefsst6@gmail.com helbidera idatzi behar du izena emanez; bazkarirako 10 euro edo ahal dena ordaindu behar da. Bazkalostean, musika izango da eta bingo jokoa.

Arratsetik aurrera, kontzertuek eta DJen emanaldiek hartuko dute gaztetxea: Muare, Nize, Ginger, Zetkin, Gurebesta KJ, DJ Oihana eta DJ Sweet Pineapple ariko dira zuzenean, 19:00an hasita. Sarreran 10 euro edo ahal duena ordaindu beharko du bertaratzen denak.