Udal eta foru hauteskundeak 2023

Parte hartzea 2,39 puntu jaitsi da eguerdiko datuen arabera

Aritz Mutiozabal 2023ko mai. 28a, 14:40
Herritarr bat Orokietako haustelekuetan boza ematen. (Aritz Mutiozabal)

18.794 zarauztar dago deituta botoa ematera, eta Espainiako Barne Ministerioak 14:00etan jakinarazi duenez, herritarren %39,70 izan dira hauteslekuetan.

Udal eta foru bozen eguna da gaurkoa, eta nabari da hori herriko zenbait lekutan. Izan ere, hainbat herritar izan dira botoa ematen gaur goizean. Dena den, Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, 2019ko datuekin alderatuta, 2,39 puntu jaitsi da Zarautzen 14:00etara arteko parte hartzea.

Hain zuzen ere, boza ematera deituta dauden herritarren %39,70 izan dira hauteslekuetan, hau da, 7.267 herritarrek. Duela lau urte, 2019an, berriz, herritarren %42,09keman zuten botoa 14:00etara bitartean; hau da, 7.663 herritarrek. Kontuan izan behar da sasoi hartan 18.198 lagun zeudela boza ematera deituta, eta oraingoan, berriz, 600 gehiago; 18.794 herritar, alegia.

Gipuzkoan, berriz, herritarren %36,76k eman dute botoa 14:00etara bitartean. Datu hori 2019ko bozetakoa baino 2,69 puntu apalagoa da; izan ere, orduko hartan herritarren %38,45ek eman zuten boza ordu horretarako.

Foru bozetako parte hartze datuak ez dituzte jakinarazi oraindik. Hurrengo parte hartze datua 18:00etan emango du Espainiako Barne Ministerioak.