Udal eta foru hauteskundeak 2023

Hasi dira botoak pixkanaka zenbatzen

Jabi Gonzalez Toston 2023ko mai. 28a, 20:47

Hauteslekuak itxi bezain pronto ireki dituzte hautesontziak eta gutun-azalak zabaldu eta botoak pilatzen dihardute mahaikideek une honetan.

Udal eta Foru Hauteskundeetan botoa emateko epea amaituta, hasi da zenbaketa hauteslekuetan. 20:00etan puntu puntuan itxi dituzte ateak hauteslekuetan eta berehala ekin diote mahaietako kideek kontaketari. Zentzu horretan, esan behar da botoa azken unean eman duen herritarrik izan da, baita ordu muga baino beranduago iritsi eta aukerarik gabe geratu denik ere.

Datozen orduetan jakinaraziko dituzte emaitzak, eta zuzeneko jarraipena egingo du Zarauzko Hitzak.