Gasteizen 32 urteko emakumezko baten hilotza aurkitu zuten igandean apartamentu hotel bateko logela batean, bortxa zantzuekin. Ertzaintzak adierazi duenez, indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira kasua, eta haren bikotekide ohia atxilotu dute dagoeneko Zaragozan. Bi asteren barruan Euskal Herrian gertatzen den bigarren hilketa matxista da, eta hori salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur Lege Zaharren Enparantzan, Urola Kostako Itaiak deituta.