Zarauzko Udaleko Parekidetasun departamentuak 12.840 euro bideratuko ditu dirulaguntzetan Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko edota indarkeria matxistari aurre egiteko proiektuak nahiz programak garatzeko. Zehazki, 2023 osoan, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra, egindako jarduketak lagunduko ditu udalak eta aipatu alorretan Zarautzen ekimenak aurrera eramaten dituzten norbanakoek nahiz irabazi-asmorik gabeko elkarteek eskatu ditzakete laguntza horiek. Etzi, ekainaren 1ean, amaituko da horretarako epea.
Interesdunek Zarauzko Udalaren webgunean kontsultatu ditzakete deialdia eta eranskin guztiak. Esteka honetan.