Elkarretaratzea egin dute Bilgune Feministak eta Morroxkak taldeak Gasteizko hilketa matxista salatzeko

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko mai. 30a, 19:05
Elkarretaratzea egin dute arratsaldean Lege Zaharren enparantzan hilketa matxista salatzeko. (Usua Garin)

Bi asteren barruan Euskal Herrian gertatzen den bigarren hilketa matxista da Gasteizkoa.

Arratsaldean elkarretaratzea egin dute Lege Zaharren enparantzan Bilgune Feministak eta Morroxkak taldeak, igandeko hilketa matxista salatzeko. Gasteizen 32 urteko emakumezko baten hilotza aurkitu zuten igandean apartamentu hotel bateko logela batean, bortxa zantzuekin. Ertzaintzak adierazi duenez, indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira kasua, eta haren bikotekide ohia atxilotu dute dagoeneko Zaragozan. Bi asteren barruan Euskal Herrian gertatzen den bigarren hilketa matxista da Gasteizkoa.