'Bestaldetik' erakusketa zabaldu dute Photomuseumen

Aritz Mutiozabal 2023ko eka. 1a, 09:00

Photomuseumen Zarauzko Argazki eta Zinema Museoak aldi baterako erakusketa berria inauguratu berri, eta, oraingo honetan, Justy García Koch argazkilari donostiarraren Bestaldetik izeneko proiektu intimista paratu du.

Egitura narratibotik alde egin nahi duten zuri-beltzezko argazkiak dira García Kochek Photomuseumen aurkeztu dituenak. Itxurazko materia baten presentzia dabil presente uneoro, sekuentziak eta testuinguruak uztartuz. Eta denbora jakin batean pausatzen da. Hori da Bestaldetik erakusketak planteatzen duen; uztailaren 2ra arte izango da ikusgai.